Zilbetinea | Pamplona
18139
page-template-default,page,page-id-18139,qode-quick-links-1.0,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,side_area_uncovered_from_content,qode-theme-ver-11.0,qode-theme-bridge,wpb-js-composer js-comp-ver-5.1.1,vc_responsive

Iruña Nafarroaren erdigunean dago kokaturik, goi-ordoki batean, 449 metrora itsas-mailaren gainetik. 23,55 kilometro koadro ditu, luze-zabal.

Iruñeko klima transiziokoa da, mediterraneoaren eta atlantikoaren artean. Epel-hotza da, kontrastez beterikoa, eta aldatzen doa urte batetik bestera. Oro har, klima atsegina da, baina, uztailean eta abuztuan 35 gradura irits daiteke, eta urtarrilean, 0 azpikora.

Mendiz inguraturik, Iruñerriko ordokia beti izan da gizakiok bertan bizitzeko egokia. Izan ere, Arga ibaiaren terrazetan harrizko tresnak aurkitu dira, eta horiek 75.000 urte inguru garamatzate gibelera. Kristo aurreko lehen milurtean bazen baskoien herrixka bat, egungo hiria dagoen toki berean. Hori izanen da, hain zuzen, Iruña izenaren jatorria, euskaraz “hiria”. Cneo Ponpeio Magno general erromatarra K.a. 75. urtean iritsi zen, eta hiria sortu, hirigintza erromatarraren ereduari jarraituz. Haren izena eman zion, Pompaelo, eta indartu egin zuen Iruñeak penintsularen eta Europaren artean betetzen zuen lokarri eginkizuna.

Pamplona

Iruña Nafarroaren erdigunean dago kokaturik, goi-ordoki batean, 449 metrora itsas-mailaren gainetik. 23,55 kilometro koadro ditu, luze-zabal.