Bayona

Bere etxe zahar eta ederrrengatik ospetsua, haietako asko zaharberritu egin dira, bere kai, museo, gaztelu eta hainbat gotorleku bezala. Baiona bere jai eta tradizioengatik ezaguna da: txokolatea, euskal pilota, errubia, arrauna, zezenak (Frantziako zezen plaza zaharrena), antzerki jaialdia, jai tradizionalak … http://www.bayonne.fr...

more information

San Juan de Luz

Jatorrian, San Juan de Luz  itsas labar eta hondar dunez babestuta zegoen. Defentsa natural hauen atzean aterpe bat eraiki zen, gaur egun  aterpe hau San Juan de Luzeko leku zoragarrienetako bat.  Gaur egun zona historiko honetan  200 eraikin baino gehiago  aurki ditzakegu:etxeak, komentu bat, ospitalea, lorategiak...

more information

Baztán

Baztan ibaiaren sorburutik, Xorroxinetik, Bertizko jaurerriko Parke Natural zabaleraino; Sara, Urdazubi eta Zugarramurdiko haitzulo sorginduetatik inguru osoan aurkitzen diren monumentu megalitikoetaraino; Urritzate eta Aritzakun zilar meategietatik Bidasoako trenbide zaharreraino; Urdazubi eta Amaiurko errotak bisitatuz, eta haran guztia zeharkatzen duen Santiago Bidetik paseatuz; Elizondon gaudela Jorge Oteiza Museo Etnografikoan etenaldi bat eginez eta Amaiurko jauregia ahaztu gabe, Nafarroako Erresumaren azkeneko...

more information

Pamplona

Iruña Nafarroaren erdigunean dago kokaturik, goi-ordoki batean, 449 metrora itsas-mailaren gainetik. 23,55 kilometro koadro ditu, luze-zabal. Iruñeko klima transiziokoa da, mediterraneoaren eta atlantikoaren artean. Epel-hotza da, kontrastez beterikoa, eta aldatzen doa urte batetik bestera. Oro har, klima atsegina da, baina, uztailean eta abuztuan 35 gradura irits daiteke, eta urtarrilean, 0 azpikora. Mendiz inguraturik, Iruñerriko ordokia beti izan da gizakiok bertan bizitzeko egokia. Izan ere, Arga ibaiaren terrazetan harrizko tresnak aurkitu dira, eta horiek 75.000 urte inguru garamatzate gibelera. Kristo aurreko lehen milurtean bazen baskoien herrixka bat, egungo hiria dagoen toki berean. Hori izanen da, hain zuzen, Iruña izenaren jatorria, euskaraz “hiria”. Cneo Ponpeio Magno general erromatarra K.a. 75. urtean iritsi zen, eta hiria sortu, hirigintza erromatarraren ereduari jarraituz. Haren izena eman zion, Pompaelo, eta indartu egin zuen Iruñeak penintsularen eta Europaren artean betetzen zuen lokarri eginkizuna.  ...

more information

Donostia

Donostia 183.000 biztanleko hiri txikia da eta duen neurrirako ezohiko jarduera kulturala du. Badiaren edertasunak (Kantauriko Perla gisa ezagutzen da), itsas aurreko anfiteatro gisa duen edertasun latzak, itsasoa eta mendia pauso bakarrera izateak, bizi-kalitateak eta gastronomia ezagunak azken bi mendeotan lehen mailako helmuga turistiko bihurtu dute. Historiak landuta, arrantza-herri gisa sortu zen, eta merkataritza-hiri eta gotorleku militar gisa hazi zen Napoleonen tropak indarrez sartutakoan, eta 1813an tropa anglo-portugesen borrokak ia erabat suntsitu ostean, errege-udaldien babesean, zerbitzuen hiri gisa berpiztu zen. Isabel II.ak Donostia aukeratu zuen oporretako egoitza gisa. XIX. mendeko azken urteetan eta XX. hasieretan, Donostia hiri jantzi gisa osatu zen, zerbitzuz betea eta Espainiako iparraldeko turismoaren helmuga nagusia. Eraikinen dotorezia eta eklektikotasuna erregeen eta uneko burgesiaren gustuen isla dira, eta garaietara egokitzen jakin duen izaera bikaina ematen diote. Jarduera kulturala jarduera turistikoaren erritmo berean hazi zen, gaur egun hiriak duen punta-puntako programazio eszenikoa eta kulturala lortu arte. Zinemaldia, Jazzaldia eta Musika Hamabostaldia dira urteko agendaren ezinbesteko hitzorduak. Horiez gain, gaikako zinemaldiak, surfaren ingurukoa (surfilm festibal) edo Giza Eskubideena, esaterako, eta arte eszenikoen arloko DFeria antzerki azoka ere antolatzen dira. Donostia mundu mailan ezagutzen den helmuga gastronomikoa da, lurralde honek munduko beste edozein lekuk baino Michelín izar gehiago baititu metro koadroko, eta “euskal sukaldaritza berria” mugimenduaren bidez izandako euskal gastronomiaren berpizkundearen sehaska izan da. Lehengaien kalitatea eta mundu mailan ezagunak diren pintxoak urte guztian izaten dira donostiarren eta bisitarien...

more information