Baztán

Baztan Bailarak eta Pirinio aldeko Nafarroak inguruko edertasun naturala, monumentala eta artistikoa ezagutzeko aukera ematen digute.

Baztan ibaiaren sorburutik, Xorroxinetik, Bertizko jaurerriko Parke Natural zabaleraino; Sara, Urdazubi eta Zugarramurdiko haitzulo sorginduetatik inguru osoan aurkitzen diren monumentu megalitikoetaraino; Urritzate eta Aritzakun zilar meategietatik Bidasoako trenbide zaharreraino; Urdazubi eta Amaiurko errotak bisitatuz, eta haran guztia zeharkatzen duen Santiago Bidetik paseatuz; Elizondon gaudela Jorge Oteiza Museo Etnografikoan etenaldi bat eginez eta Amaiurko jauregia ahaztu gabe, Nafarroako Erresumaren azkeneko gotorlekua.